NAIZ-Historia anitzak, denak benetazkoak
- Edad recomendada
- A partir de 9 años
Nor zara? Ba al dakizu nor zaren? Jakin nahi al duzu nor zaren? NAIZ (zure burua) ulertzeko eta (zure burua) ezagutzeko liburua da (zuregana) hurbiletzeko eta (zure buruarekin) identifikatzeko;(zure burua) sentitzeko eta (zure burua) onartzeko; NAIZ liburuak, barrenetik hitz egiten du zure burua ulertzen laguntzen du_ zure inguruan dituzun pertsonak ulertzen laguntzen du sexu eta genero identitatearen inguruan hitz egiten du_ NAIZ haratago doal Bizitza ez baita txuria edo beltza. Bizitza kolore anitzez beteta dago_ Eta zu, pertsona bakarra eta errepikaezina zara, berezko kolore anitzez hornitud.
Oihana Etxarte Buezo
Iosune Etxarte Buezoren ilustrazioak
.
Nor zara? Ba al dakizu nor zaren? Jakin nahi al duzu nor zaren?
NAIZ (zure burua) ulertzeko eta (zure burua) ezagutzeko liburua da;
(zuregana) hurbiletzeko eta (zure buruarekin) identifikatzeko;
(zure burua) sentitzeko eta (zure burua) onartzeko;
NAIZ liburuak, barrenetik hitz egiten du zure burua ulertzen laguntzen du_
zure inguruan dituzun pertsonak ulertzen laguntzen du sexu eta genero identitatearen inguruan hitz egiten du_
NAIZ haratago doal
Bizitza ez baita txuria edo beltza.
Bizitza kolore anitzez beteta dago_
Eta zu, pertsona bakarra eta errepikaezina zara, berezko kolore anitzez hornitud.
Oihana Etxarte Buezo
Iosune Etxarte Buezoren ilustrazioak.
Lan hau txikitatik sexualitateen aniztasuna ulertzeko eta lantzeko beharretik sortu da.
Ipuin honen helburua da irakurleei sexualitateen ikuspegi zabala ematea, irakurketak berak, alde batetik, irakurleari edo entzuleari identifikatuta sentitzen lagun diezaion, eta, bestetik, bere inguruan dauden hainbat errealitate ezagutzen eta ulertzen lagun
diezaion, ez horregatik balio gutxiagokoak.
Gizakiaren Sexu-gertakariaren ikuspegitik, liburu honek sexuazio-prozesuaren lehen urratsak kontatzen ditu. Prozesu honen bitartez askotariko biografiak eraikitzen dira.
Sortze-lan hau oinarritu den hainbat artikulutan, frogatuta geratu da kategoria sexuala ez dela irakasten; ez da kapritxoa, ezta haustea ere, eta honen gainean identitatea eraikiz joanen da. Kasurik onenean, sexu-identitatea ezagutu egiten da, aurkitu egiten da, onartu egiten da, adierazi eta kudeatu egiten da. Horrela ez bada, sufrimendua izanen da beti galtzen aterako den borroka bateko protagonista.
"NAIZ" ez da istorio bakar bat. Hainbat istorio posible dira. Persona adina sexualitate daude munduan. Pertsona bakoitza bere biografiarekin bere sexualitatea modu bakar eta errepikaezinean eraikitzen eta bizitzen doa. Pertsona bakoitzak bere sexualitatea bizi du sortzetik heriotzara arte, eta, beraz, prozesu dinamikoa da, etengabea,
'estankoa eta mugiezina izan beharrean, denboran zehar aldatuz joanen dena.
Narrazioak bi protagonistaren bidaia du ardatz: X eta Y. Geltoki desberdinak dituen
bidaia; aukera ezberdinekin, baina abiapuntu eta helmuga bakarrarekin. Abenturan murgiltzen den personak bidaia nahi adina aldiz egiteko aukera izanen du, une
bakoitzean egin nahi duen bidea aukeratuz.